XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten dogun tokia eta eginkizunak ondo ezagutzeko, jakin nahi doguna, aurrez gelan idatzirik prestatuko dogu.

Egin nahi doguzan itaunak aurrez idatzita erongo doguz.

2. Bisitea.- Ez ahaztu gelan prestatutako itaunak eroatea, eta ondo jaso erantzunak zuen koadernoan.

3. Bisita osteko gelako lana.

- Gogoratu aurrez prestatutako itaunen erantzunak, lehenengo ahoz, ondoren idatziz.

Bisiteari buruzko idazlana, egin zenduena azalduz.

Gelako guztien artean eta irakaslearen laguntzaz bisitearen laburpena egin.

2) Alkarrizketea
Edonork ezagutzen dau janariekin lan egiten dauan norbait.

Halan harakina, okina, merkataria, baserritarra, garraio arduraduna e. a..

Alkarrizketa bat egingo deutsagu halako bati.

Aukeratu dozue nori?.

Lehenengo aukeratu dogun pertsona horri itaunduko deutsagu ea alkarrizketatzerik nahi dauan, noiz eta non.

Baiezkoa emoten badeusku itaunak prestatuko doguz:
- Zein dan bere lana.
- Noiz hasi zan lan horretan.
- Zenbatek lan egiten daben.
- Zer egiten dauan.
- Zelan egiten dauan.
- Ea, irabaziak zelangoak diran.
- Bere produktuak non kontsumitzen diran.
- Bere lana gustatzen jakon.

Alkarrizketea burutu baino lehen entsaiatu egin behar dozue gelan, gero, benetan diharduzunean, ondo egin daizuen.

Alkarrizketea egiteko beharrezkoa dozue magnetofoia; prestatuta eroan.

Burutu ondoren, egin deutsazuezan itaunak eta emon deutsuezan erantzunak kopiatu paperean.